JANTZIAREN ZENTROAK LARUNBATEAN IREKIKO DITU ATEAK

30/03/2017

 

La exposición situada en Kapitain-etxea que abarca vestuario original desde 1770 a 1920 se abrirá al público el 1 de Abril. “Jantziaren Zentroa” muestra el patrimonio que Iraultza Dantza taldea ha reunido durante los últimos 15 años, se trata de ropa y  objetos originales.

 

jantziaren zentroa 1

 

Errenteriako Udalak XVII garren mendeko Kapitain-etxea propio berritu zuen iaz, bertan, “Jantziaren Zentroa” kokatzeko. Eraikinak behe solairua eta bi altuera ditu.

Atariko solairuan, sarreren salmenta, bisita gidatuen hasiera, eta behin behineko erakusketak kokatuko dira. Irekierarako Iraultza Dantza taldeak  emakumezko bost jantzi zuri sortu ditu. Horiek goitik behera, bertikalean zatituta daude, alde batean jantzia kanpotik nolakoa den ikus daiteke, eta beste aldean, barrutik daramatzan armazoia, eta barruko arropa guztiak. XVI-XX garren mende arteko Euskal Herriko emakumezkoen jantziak,bai kanpotik, bai barrutik, nolakoak ziren ikusteko, eta itsuen kasuan,  ukitzeko aukera emango du erakusketa bereziak.

Behin hiru euroko sarrera ordainduta, ikus entzunezkoen aretoan, hamar minutu eskaseko bideoa ikusiko da. Bit & mina komunikazio enpresak egin du, eta horretan, “Jantziaren Zentroan” ikusgai diren jantziak prestatzeko egindako lana, prozesu osoa ikus daiteke.

 

jantziaren zentroa 2

 

Lehen solairuan, Herri Jantziak izenekoan, Euskal Herriko 14 jantzi daude ikusgai. 1890-1910 urte bitarteko jatorrizko jantziak dira, “baserritar jantzi” bezala San Tomas egunean kalean ikusten ditugun horien oinarria. Euskal Herriko bost probintzitako arropa da: Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa, Lapurdi eta Zuberoakoa.

Bitrina handi batean, Errenteriako XIX-XX mendeetako lantegietan egindako produktuak eta fakturak ikus daitezke: Lino, Fabril Lanera, Manta fabrika, Esmalteria, Olibet eta Perfumerias finas S.A.

Aretora sartu aurretik, esker eskuin, Errenteriako erraldoiek, Xanti eta Maialenek ematen dute ongi etorria. Buruak, 1919 garren urtekoak dira Errenteriako Udalak Madalen jaietarako erosi zituen lehendabizikoak.

Bigarren solairuan, Jantziaren bilakaera izenekoan, 16 jantzi jarri dira. 1770-1920 urte bitarteko arropa da. Areto honetan, modaren aldaketa, urtetan janzkera nola garatu den ikusiko da. Jatorriari dagokionez; Londres, Estatu Batuak, Bordele eta Euskal Herriko hiru jantzi daude areto honetan.  Bitxikeria gisa, esan, Donostiako “Gran Casinoko” kartak eta fitxak ikusiko ditugula bertan.

 

jantziaren zentroa 3 on

 

Jatorrizko jantzien bilduma, bi pisuak, sei hilabetero aldatuko dira, eta atariko solairuan, eskualdeko artisauek erakusketak jartzeko aukera izango dute.

“Jantziaren Zentroa” asteburutan irekiko da, larunbatetan goiz eta arratsaldez goizeko 11:00-14:00 etara eta arratsaldeko 17:00-20:00etara, igande eta jai egunetan 12:00-14:00 artean.

Prezioei dagokienez, “Jantziaren Zentrorako” sarrerak hiru euro balio ditu, eta bost urtetik beherako haurrentzat doan da. Bisita gidatuak egiteko aukera dago bost  euroren truke, horretarako, aurrez ordua hartu behar da Errenteriako turismo bulegora deituta, 943 49 45 21 telefonora,edo Jantziaren Zentrora, 943 44 96 92 telefonora.

Gutxienez hamar laguneko taldea osatu beharko da bisita egiteko. Hilabeteko lehen igandetan euskaraz, eta bigarrenetan gazteleraz izango da. Ikasturtean, ikastetxeentzako bisita bereziak eskainiko dira.

Iraultza Dantza taldeak “Jantziaren Zentroaren” lagun egiteko kanpaina abian jarri du. Urtean, 30 euro ordainduta, trukean bi pertsonentzako bisita gidatua doan, urte osoko sarrera doan, eta antolatuko diren tailerretarako beherapenak eskuratuko dira.

                                    

 


Oarsoaldea