“LA VICTOIRE” 2. ESTROPADAREN AURKEZPENA

26/04/2017

 

Este 26 de abril se ha realizado el acto de presentación, con motivo de la celebración de la II edición de la Regata  “La Victoire”.

Hitzordua Pasaiako Udaletxean izan da eguerdiko 12:00etan. Bertaratutakoen artean Izaskun Gómez, Pasaiako Alkatea, Hondarribiko Nabigatzaileak elkarteko Luis Artola, Circle Nautique de Verdon-eko Vincent Raynaud, estropadaren antolatzaile gisa, eta Antonio Azpiazu historialaria egon dira.

Aurten, ekainaren 9an ospatuko da “La Victoire” estropada, eta Pasaia izango da abiapuntua, Bordelen, ekainaren 10 eta 11an amaituz.

 

la victoire

 

Ekimen honen bitartez Lafayette Markesak (Frantziako eta Estatu Batuetako heroia) Pasaiarekin duen lotura azpimarratu nahi dela adierazi dute parte-hartzaileek. Gainera, 1777. urteko martxoan Bordeletik Pasaiara egindako bidaiaren garrantzia nabarmendu nahi da, Pasaiako badiatik Ipar Ameriketara itsasoratu aurretik. Bere bidaia “La Victoire” izeneko itsasontzi baten gainean egin zuen Elkanok munduari bira eman zion “La Victoria” itsasontziaren oroimenez. Ekintza gogoangarri hau omentzeko asmoz eman zaio izen hau estropadari.

                                   cartel ii la victoire 2017

INFORMAZIO + HEMEN

 


Oarsoaldea