ART RIDE IV ERAKUSKETA PASAIAKO CIRIZA ETXEAN, ekainak 15-18. WHEELS & WAVES JAIALDIA

12/06/2017

Vuelve a PASAIA el Festival Custom más importante de Europa WHEELS & WAVES con la exposición ART RIDE IV.

Gutxik pentsa zezaketen 2009an lagun arteko bilera moduan hasi zen hura, Europako Custom jaialdirik garrantzitsuena bihurtuko zela hain denbora gutxian. W&W jaialdia urtero Miarritzen antolatzen den topaketa bat da. Azken urtean kontinente osoko 10.000 bisitari baino gehiago jaso zituen. Influentzia ugari dituen kultur proposamen eklektiko bat da: bilduma motorrak, artea, musika eta surfa.

Bigarren urtez jarraian, ART RIDE IV erakusketarekin, jaialdiaren funtsa itzultzen da Pasaiara. Erakusketa ekainaren 15etik 18ra ospatuko da Trintxerpeko Ciriza etxean. Bere ezaugarriak direla eta, eszenatoki ezin hobea osatzen du.

 

ww_laurent_nivalle_wheels_and_waves_2015op

 

Bertara hurbiltzen den orok 40 ibilgailu baino gehiago, mota ugaritako objektu bitxi, 50 hamarkadatik honako, edo eta pieza desberdinez egindako motorrak, eta baita eskuz egindako surf taulak ere ikusteko aukera izango du.

ART RIDE IV erakusketa honako ordutegian egongo da jendaurrera irekita: ekainak 15, osteguna, 19:00etatik 01:00etara; ekainak 16, ostirala, 11:00etatik 21:00etara; ekainak 17, larunbata, 11:00etatik 21:00etara; eta ekainak 18, igandea, 11:00etatik 19:00etara. Sarreraren prezioa 6€koa izango da.

 

                                ww art ride iv 01

 

Artista desberdinek hartzen dute parte erakusketa honetan: Richard Vincent (argazkiak), Franck Margerin (ilustrazioa), Steve Caballero (objektuak), eta abar luze bat. Surf eta motor marka desberdinek ere parte hartzen dute, besteak beste, Royal Enfield, BMW, Yamaha, El Solitario, Hedonic, Herencia, Daniel´s Longboards, Pukas, taula historikoak, Chipiron Surfboards, etab.

                                    ww-img_4925_laurent_nivalleop

Gainera, euskal sagardoak ere presentzia nabarmena izango du ekitaldi honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Turismo Sailak bultzatutako “Txotx San Sebastian Region” promozio kanpainaren barruan. Bisitariek txuleta, gazta eta sagardoa dastatu ahal izango dute bertan. Gipuzkoako kalitate gastronomikoa eta bereizgarritasuna ezagutzera emateko asmoz, sagardotegietako giroa islatu da Cider Truck bat erabiliaz, promoziorako elementu berri bezala.

ww-l1000064_laurent_nivalleop

Eragile eta instituzio desberdinen elkarlanak ahalbidetu du erakusketa honen antolakuntza, hala nola, Pasaiako Udala, Portu Agintaritza, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Saila, Pasaiako Portuko garraio Kooperatiba eta Kutxa Kultur.

ww art ride iv 02

Gainera, erakusketaz gain, ekainak 16 ostirala, Punk’s Peak, edo Jaizkibelgo mendi magaletan zuzen ibiltzeko gaitasuna, jaialdiko ekitaldi jarraituenetakoa izango da berriro ere. Goizeko 10:30etik aurrera, guztira 64 motorrek, Hondarribitik Pasaiara Jaizkibel mendia zeharkatuko dute.

                                               ww_laurent_nivalleop

 

ART RIDE IV erakusketako parte hartzaileen zerrenda osoa adierazten da jarraian:

 

Aristak: 

Richard Vincent (argazkiak)

Franck Margerin (Ilustrazioa)

Steve Caballero (objektuak)

Aleksei Kalabin (argazkiak)

Hermann Koepf - Brumm magazine (argazkiak)

Nuts (ilustrazioa)

Sam Dougados (argazkiak land art)

Erakusketak / instalazio bereziak:

Dice Magazine, bere sortzaileetako bati ordainetan: Dean Micetich

Cosmic Tubes, aldizkari ikoniko honen azalen aukeraketa.

Nico Barbe, bildumako 11 gitarra

El Solitario. Piztien zirkoa.

Alpinestar, Alpine Zineman 16mm filmak.

Kutxa Fototeka, 20. eta 50. hamarkaden artean Gipuzkoako motor eta autoekin erlazionatutako eszenak islatzen dituzten argazki aukeraketa.

Electric & Roark, skateboards Sam Partaix irudi eta bilduma berezia.

Motorren markak, bildumagileak eta prestatzaileak:

Royal Enfield

BMW

Yamaha

El Solitario

Hedonic

Herencia

Morek

Manuel Mocoroa

Essence Motocycles

Michael Middlehoff

Pyramid

BG Garage

Eric Bourragué

Brian Bent

Lazareth

Grand Jack

Keith Norman

Thierry Camus

François Crèche

Anthony Partridge

Pierre Debauge

Franck Chatokhine

Jean Claude Barrois

Surfa:

Daniel´s Longboards

Pukas, taula historikoak

Chipiron Surfboards

Foam & Function 

 


Oarsoaldea