Gizarte-bono elektriko berria: nork eska dezake eta nola

 

Kontsumobide informa sobre el nuevo bono social eléctrico que permite obtener descuentos en la factura de la luz.

 

El nuevo bono social eléctrico, que acaba de entrar en vigor, va a permitir que un mayor número de personas obtengan descuentos en la factura de la luz, ya que introduce los ingresos familiares como uno de los criterios de concesión. Te explicamos quién puede pedirlo y cómo hacerlo.

 

gizarte bono elektriko berria eusk

Gizarte-bonoa deskontu bat da, eta horri esker kontsumitzaileek onurak lor ditzakete ohiko etxebizitzaren faktura elektrikoan, baldin eta 10 kW edo gutxiagoko potentzia kontratatzen badute, Kontsumitzaile Txikiarentzako Borondatezko Prezioaren (KTBP) tarifa hitzartzen badute eta araudian ezarritako betekizunak betetzen badituzte. KTBPa erreferentziazko merkaturatzaileak (Iberdrola, Endesa, Gas Natural-Fenosa, EDP, Viesgo eta CHC) bakarrik eskaini dezakete.

Orain arte, kontsumitzaile talde oso zehatzek baino ezin zuten eskatu: 60 urtetik gorakoak oso baldintza zehatzetan, familia ugariak eta kide guztiak langabezian zituzten familia unitateak edo 3kw baino gutxiagoko potentzia kontratatua zutenak. Araudi berriaren arabera, aldiz, onuradunak gehiago izan daitezke eta, familia ugariez eta pentsiodun zehatz batzuez gain, erreferentzia nagusia diru-sarrerak dira. Hortaz, hiru onuradun berri onartu dira:

  •   Kontsumitzaile kaltebereak: % 25eko deskontua lor dezake KTBPn, aurreko araudiarekin gertatzen zen moduan.
  •   Pertsona kaltebera larria: % 40ko deskontua lor dezake KTBPn.
  •   Baztertzeko arriskuan dagoen pertsona kaltebera larria: araudiak talde hori babesteko tresnak indartzen ditu, eta gizarte zerbitzuek ordainduko diete fakturaren % 50 gutxienez, faktura ez ordaintzeagatik, enpresak elektrizitatea eten diezaien saihesteko.

 

Gehieneko diru-sarrerak

Gizarte-bonoaren onurak eskuratzeko gehieneko diru-sarrerak Ondorio Askotarako Errentaren Indize Publikoaren (OAEIP) bidez ezartzen dira; izan ere, adierazle hori gobernuak estatuko aurrekontu orokorretan zehaztutako erreferentzia da. 14 ordainketako hileko OAEIPa bider koefiziente bat, baldintzen arabera. 2017an, honakoak ziren zenbatekoak:

  •  Adin txikikoak ez dituzten familiak: 11.279,39 euro.
  •  Adingabeko batekin: 15.039,18 euro.
  •  Adingabeko birekin: 18.798,98 euro.

Mugak gorago daude, familia kideren batek % 33 edo gehiagoko ezgaitasuna badu, edo terrorismoaren zein genero bortizkeriaren biktima bada. Kasu horietan, zenbatekoa 15.039,18 euro da, adingabekorik ez dagoenean; 18.798,98 euro, adingabekoren bat dago; eta 22.558,77 euro, bi badaude.

Diru-sarrerak kalkulatzeko, errenta aitorpenean, zerga oinarri orokorra eta aurrezkikoa batu behar dituzu. PFEZa egiteko beharrik ez baduzu, diru-sarrerak batzea aski da.

Betekizunak betez gero, inprimaki normalizatua bete dezakezu eta merkaturatzaileari igorri, nahitaezko dokumentazioarekin batera eta eskuragarri dauden bideak erabiliz. Merkaturatzaileak jakinarazi behar dizu deskontua dagokizun 15 egun balioduneko epean dokumentazio osoa jaso zuenetik zenbatzen hasita. Epe hori hilabetekoa da lehen hiru hileetan izapidetutako eskaerentzat, hau da, 2018ko urtarrilaren 10era arte.

Betekizunak betetzen dituzula uste baduzu, baina merkaturatzailea ez badago ados, kontsumoan aurkez dezakezu erreklamazioa.

Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakaria den Jexux Leonetek adierazi duenez, gai honen inguruan edozein zalantza edo laguntza behar izanez gero, Oarsoaldeako Kontsumo Bulegora jo dezake jendeak, 943 510 111 telefono zenbakira deituz, omic-oarsoaldea@kontsumo.net helbidera idatziz edo Errenterian dagoen bulegora hurbilduz  -Olibet kaleko 6. Zenbakian-. Ordutegia hauxe da: astelehenetik ostiralera 8:30etik  14:30era.


Oarsoaldea