EUSKALTEGIAK LEHEN SOROSPENEI BURUZKO TAILERRAK EGITEN ARI DIRA
Mintzagun, ikasleok euskara bidelagun
Gipuzkoako DYAren irakaskuntza eskolako kideak lehen sorospenei buruzko tailerrak egiten ari dira egunotan Oarsoaldeko euskaltegietan. Zehatzago esateko, bihotz-biriken suspertzea lantzen ari dira euskara ikasleekin. Oarsoaldeko Euskara Batzodeak, eskualdeko euskaltegiekin elkarlanean antolatzen duen Mintzagun tailerren egitarauaren barnean daude saio hauek eta ikasturtero sei gai jorratzen dira. Gai bakoitzarekin tailer bana egiten da eskualdeko sei euskaltegietan. Ordu eta erdiko iraupena izan ohi dute saioek eta horien helburua gai erakargarri, berri eta gaurkotasunekoak euskaraz eskaintzea da. Jexux Leonet, Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak adierazi duenez, tailer hauen bidez, ikasle horien bizipenetan gai hori beti euskaraz ageriko da, lehen kolpean behintzat. Edozein gai euskaraz jorra daitekeela eta ikasleak ulertzeko gai direla ohartaraztea ere helburu nagusien artean daude besteak beste.