ANTZERKI ESKOLAK OARSOALDEKO EUSKALTEGIETAN

 

Los y las alumnas se convertirán en actores y actrices para poner en práctica todo lo que han aprendido

Bigarren urtez antzerkigintza tailerrak egingo dituzte Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleek otsailaren 26tik martxoaren 23ra bitartean. Ikasitako euskarari hauspoa ematea dute helburu eta ikasleek erabilerarako jauzia egin dezaten.

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eta lau herrietako antzerki taldeek sustatu dute ekimena. Pasaiako Badia Eskolak koordinatuko ditu gainerako taldeak, baina herri bakoitzean tokiko antzerki taldeak emango ditu eskolak; Errenterian Antzerki Labeatik, Arkaitz Gartziandiak; Lezon, Badia Eskolako Ainhoa Mariezkurrenak; Oiartzunen, Oiartzungo Antzerkizaleak-eko Lur Kortak eta Pasaian, Badia Eskolako Iñigo Ortegak.

Otsailaren 26an hasita, martxoaren 23 bitartean astean behin bi orduko saioa egingo dute izena ematen duten ikasleak. Erabilerarako jauzi sendoa egiteko eta antzerkiaren bidez beste hainbat trebetasun lantzeko aukera izango dela azpimarratu dute euskaltegietako eta antzerki taldeetako ordezkariek; jolasa, motrizitatea, ahotsa, auto- konfiantza eta abar jorratuko dituzte ariketa erraza eta dibertigarrien bitartez.

Interesatuta zaudeten ikasleok euskaltegian bertan eman behar duzue izena otsailaren 19ra bitartean. Ikastaroa doakoa eta hautazkoa da.

antzerki eskolak


Oarsoaldea