San Marko gotorlekua zabalik
El Museo y el Punto de Información del Fuerte de San Marcos abrirán sus puertas el próximo 23 de febrero, para dar servicio durante toda la temporada alta, como viene haciéndolo desde hace ya varios años. Los visitantes que se acerquen podrán informarse sobre el Fuerte y las posibilidades que ofrece su entorno, el Parque de Lau Haizeta.
Aste Santua arte ostiraletik igandera egongo da zabalik gotorlekua, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara izango da; eta Aste Santutik aurrera berriz asteazkenetik igandera, ordutegi berean. Ordutegi horren barruan Museoa bisitatzeko aukera egongo da, horretarako bi aukera eskainiz: modu librean (doan) edo bisita gidatuan (2-3€ artean). Poternatik du sarbidea museoak, eta bertan artilleria-bateria ezkutuak, hauek elkar lotzen dituzten tunelak, eta baita gotorlekua inguratzen duen lubanarroa defendatzeko kaponerak ikus daitezke.
Errenteriako Hirigune Historikotik kilometro gutxira kokatzen da San Marko Gotorlekua (XIX. Mendea), Bizarain mendiaren gailurrean, Lau Haizeta Parkearen bihotzean naturaz guztiz inguratuta eta ikuspegi zoragarriekin. Bai bere barnean bai eta gotorlekuaren inguruan ere karlistaden garaira garamatzaten oroigarri militarrak, antzinako ameztiak, anfibioentzako urmaelak eta Txoritokietako estazio megalitikoa ere topatuko ditugu. Elementu hauek paisaia kultural eta natural paregabe bat osatzen dute San Markon.
Ikuspegia koloreztatzen duten Pasaiako, Kontxako eta Txingudiko badiak ikusi ditzakegu goiko aldean dagoen begiratokitik. Aiako Harria Parke Naturalak, Ulia eta Jaizkibel mendiek (hiruak “Natura 2000 sarean” babestutako esparruak) eta begiratokia inguratzen duten gainerako mendiek eratzen duten landa paisaiak, lasaitasuna topatzen lagunduko diote bisitariari toki honetan. Gotorlekuaren kanpoaldean dagoen Aisialdirako guneak, haur-jokoz eta pik-nik mahaiez hornituta, familian edota lagun giroan inguruaz gozatzeko beste aukera bat eskaintzen du. Udaberri honetarako plan zoragarria zalantzarik gabe!
Informazio gehiago eta bisita gidatuetarako erreserbak:
Errenteriako Turismo Bulegoa
943 494 521
turismoa@oarsoaldea.eus