“Gosaria: suteen aurkako araudi berria”

El próximo 18 de mayo OARSOALDEA junto con la empresa SGS organiza una jornada gratuita sobre un nuevo reglamento de seguridad industrial.

 

Datorren maiatzaren 18an, goizeko 9:30etatik 11:30etara, Oarsoaldea Garapen Agentziak, SGS enpresarekin batera, jardunaldi bat antolatuko du “Gosaria: suteen aurkako araudi berria” izenburupean Oiartzunen duen aretoan (Astigarragako bidea, Mamuteko bulego eraikina 2, 2. Solairua, 20180 Oiartzun).

 

Jardunaldi honen helburua, industria segurtasunerako araudi berriaren nondik norakoak eskualdeko enpresei jakinaraztea da: “RE 513/2017- Suteen aurkako Instalazioen babeserako araudia”, zehazki. Araudi honen arabera, arau zehatz bati lotuta ez dauden suteen aurka babesteko instalazioetan derrigorrezkoa da ikuskaritzak egitea. Aipatutako ikuskaritza hauek ez dute zer ikusirik suteen aurkako babes neurrien mantenu enpresek egiten dituzten aldizkako ikuskaritzekin.

Jardunaldia Amaia Albéniz Espierrizek emango du, SGS taldeko Nafarroako Industri ikuskaritzarako  Gipuzkoako delegatuak.

Jardunaldia doakoa da eta bertaratu nahi dutenek honako formularioa bete beharko dute.

 

jardunaldia suteen aurkako

 


Oarsoaldea