EUSKARAK SARIA DU OARSOALDEKO JATETXEETAN

 

Disfrutar de una comida o una cena en la que se hable en euskera en los restaurantes de la comarca puede tener premio, entre otros,  una cena para dos personas en el restaurante Zuberoa de Oiartzun

Urriaren 15etik azaroaren 15era, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako jatetxeetan otordua euskaraz egiteak saria izan dezake.

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eta  Lezoko, Pasaiako eta Oiartzungo udal euskara sailek, elkarlanean, zozketa antolatu dute, “Euskara Oarsoaldeko Komertziora” planeko ekimen-sortaren barnean. “Euskara saltsan” leloarekin jatetxeen gremioa ari dira lantzen aurten. Jatetxeetan euskaraz egiten duten bezeroei boletoak banatuko dizkiete. Boletoan, bertan dastatutako plater baten izena jarri eta horretarako prestatutako kutxan sartu beharko dute. Boleto horiek, gero, aipatutako zozketan hartuko dute parte.  

euskara saltsan 4

Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako 81 establezimenduk hartuko dute parte ekimen honetan; Lezoko 21ek, Oiartzungo 30ek eta Pasaiako 30ek. Jatetxean  jendaurreko idatzi, menu nahiz bestelako elementuak euskaraz (ere) dituzten eta zozketan parte hartu nahi izan duten guztiek, hain zuzen.

Herri bakoitzean seina boleto sarituko dira. Irabazleek boletoa entregatu zuten jatetxean erabiltzeko 50 euroko sei sari, hain zuzen ere. Horrezaz gain, Oiartzungo Zuberoa jatetxean bi lagunentzako afari eder baten zozketan sartuko dira.

Egizue euskaraz eskualdeko jatetxeetan eta irabazi 50 euroko gastua doan egiteko aukera.

Animo beraz, eta ekin euskaraz egiteari, bai jatetxeetan, bai gainerako establezimendu guztietan. Euskarak beti baitu saria!

euskara_saltsan 30x42


Oarsoaldea