Agustinak Zentroak Musik(H)abian programa berrian parte hartuko du, Euskadiko musika-ekintzailetza bultzatzeko

Musika Bulegoak sustatutako ekimenean erakunde laguntzaile izango da, prestakuntza, laguntza eta sare-lana indartzeko helburuarekin


Agustinak Zentroak Musik(H)abian ekimenean parte hartuko du erakunde laguntzaile gisa. Musika Bulegoak bultzatutako ekintzailetza-programa berriaren helburua Euskadiko musika-proiektuen garapena sustatzea da. Ekimenak Durangoko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa du, eta autonomia erkidego osora zabalduko da. Programaren bidez, musika-sektoreko profesional eta proiektuentzako prestakuntza-, laguntza- eta konexio-espazioak eskainiko dira.

 


 

Kultura- eta sormen-industriak indartzeko lankidetza


Agustinak Zentroaren parte-hartzea Musika Bulegoarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barruan kokatzen da, eta kultura- eta sormen-industriak profesionalizatzeko eta bultzatzeko konpromisoa sendotzen du.


Oarsoaldea Garapen Agentziaren proiektu estrategikoa den Agustinak Zentroak kultura arloko berrikuntza, ekintzailetza eta garapen profesionala sustatzen ditu. Ildo horretan, bere jardunaren helburuak bat datoz Musik(H)abian programaren xedeekin.

📍 Durangon egin den aurkezpenean programaren helburuak, ezaugarriak eta deialdiaren xehetasunak aurkeztu dira. Bertan izan dira Mireia Elkoroiribe, Durangoko alkatea, eta Iñaki Egitegi, Musika Bulegoko Proiektuen eta Zerbitzuen arduraduna. Agustinak Zentroaren izenean, Esti Susperregi gure kudeatzaileak parte hartu du.
 


Agustinak Zentroa, programa garatzeko egoitza laguntzaile


Programak musikaren sektorera zuzendutako hainbat ekintza bilduko ditu. Durangon egingo diren jarduerez gain, Agustinak Zentroa Musik(H)abian abian programaren egoitza laguntzaileetako bat izango da, eta musika-sektoreko profesionalei eta proiektuei zuzendutako hainbat jarduera eta dinamika hartuko ditu.
 


Sare-lana eta lankidetza, programaren oinarrian


Lankidetza honek, aldi berean, hainbat lurraldetako eragileen arteko sare-lanaren garrantzia azpimarratzen du. Musika Bulegoak sektorea artikulatzeko eta dinamizatzeko duen gaitasunari esker, Musik(H)abian ekimenak profesionalen arteko harremanak sendotzen, ezagutza partekatzen eta Euskadi osoko lankidetza-eredua indartzen lagunduko du, musikaren sektorearen profesionalizazioan aurrera egiteko.


Aurkezpena eta izena emateko epea


Programa uztailaren 16an aurkeztu zuten Musika Bulegoak eta Durangoko Udalak, Plateruena Kultur Aterpean egindako ekitaldian. Bertan, deialdiaren helburuak, ezaugarriak eta xehetasunak eman zituzten ezagutzera. Izena emateko epea zabalik dago.


Informazio gehiago: musikabulegoa.eus
 


Oarsoaldea