AZKEN PLAZAK BERPIZTU PRESTAKUNTZA DIGITALA PROGRAMAN

 

Oarsoaldea Garapen Agentziak, Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduta, doako prestakuntza pertsonalizatua eskaintzen die digitalizazioaren arloan eskualdeko hiri-ekonomiaren negozioei, era indibidualizatuan eta bakoitzaren errealitate digitalera eta behar zehatzetara egokituta, publizitate digitalari, sare sozialen kudeaketari, online salmentari, bilatzaileetako marketinari eta abarren bueltan. 


Doako formakuntza izango da, eta zuzenduta dago mikroenpresentzat edo autonomoentzat, eta Oarsoaldean jendeari irekitako lokal bat duenarentzat. 

Oarsoaldea Garapen Agentziak hiri-ekonomiari zuzendutako doako prestakuntza-ekintza hau jarri du abian. Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak Lehentasunezko Jardun Zonaldeen esparruan diruz lagundutako BERPIZTU LANERATZE POLOA programaren baitan.


PARTE HARTZEKO BALDINTZAK ETA FORMAKUNTZA


Programari etekina ateratzeko eta, beraz, parte hartzeko baldintzak, honako hauexek dira: batetik, mikroenpresa (10 langile baino gutxiago) edo autonomoa izatea; eta, bestetik, Oarsoaldeko herriguneko kaleren batean jendeari irekitako lokal bat izatea.


Formakuntzari dagokionez, sei orduko egitasmoa izango da. Lehenik, gaitasun digital espezifikoen beharrak eta maila zein diren zehazteko ordubeteko diagnostikoa egingo da eta, bigarren, 5 orduko prestakuntza-ibilbide pertsonalizatua eskainiko da, haren arabera definitutako beharretara egokituta.


IZEN-EMATEAK


Zure enpresaren egoera aztertu eta prestakuntza jaso nahi baduzu, formulario hau bete beharko duzu.


ARGIBIDEAK


Laguntza behar duten edo informaziorik behar duten pertsonek Garapen Agentziarekin harremanetan jar daitezke 943 49 41 29 telefonora deituz (astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara) edo Ibai Kortabitarte teknikariarekin harremanetan jarriz ikortabitarte@oarsoaldea.eus.