Dantzagunearen Ate Irekien Egunak Agustinak Zentroan ere izango du geltokia
Irailaren 10ean, Dantzagunearen Ate Irekien Eguna ospatuko da Errenterian, Dantzarte astearen baitan. 10:00etatik 20:30era, herritarrek eta dantzaren sektoreko profesionalek Dantzagunean egiten den lana gertutik ezagutzeko aukera izango dute, bisita gidatuen, klase irekien, tailerren eta artistekin egingo diren topaketen bidez.
Eguneko egitarauak Agustinak Zentroarekin lotura berezia izango du. 13:00etan, Gipuzkoako Dantzagunetik Agustinak Zentrora ibilbide dantzatua egingo da, eta 13:45ean zentroa ezagutzeko aukera izango da, zizka-mizkekin batera.
Ate irekien egunak dantza eta sorkuntza artistikoa herritarrengana gerturatu nahi ditu, Dantzagunean eta inguruko sormen espazioetan egiten den lana beste modu batean ezagutzeko aukera eskainiz.
Irailaren 10eko egitaraua:
• 10:00 – Erakundeentzako bisita gidatua
• 10:00 – Profesionalentzako klase irekia
• 11:30 – Herritarrentzako bisita gidatua
• 12:00 – Elkartrukea artista egoiliarrekin
• 13:00 – Ibilbide dantzatua Agustinak Zentrora
• 13:45 – Agustinak Zentroa ezagutu + mokadutxoa
• 15:00-17:00 – Atsedenaldia
• 17:00 – Ikerketa artistikoen elkartrukea
• 18:00 – Haatik Landu tailerra
• 18:30 – Herritarrentzako bisita gidatua
• 19:00 – Erabiltzaileen elkartrukea
Gainera, egun osoan zehar Dantzaguneko geletako ateak irekita egongo dira. Ekintza guztietan parte hartzeko aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa da.