ENERGIA GARBIAREN EGUNA: KEINU TXIKIAK, AURREZKI HANDIAK ERRENTERIA, LEZO, OIARTZUN ETA PASAIARENTZAT

Urtarrilaren 26an ospatuko den Energia Garbiaren Eguna dela eta, Oarsoaldeko Energia Bulegoak kontzientziazio kanpaina bat abiarazi du Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako herritarrentzat. 
 
Helburua energiaren erabilera eraginkorragoa eta arduratsuagoa sustatzea da, kontsumoa murriztuko duten, etxeen faktura arinduko duten eta eskualdearen etorkizun jasangarriago batean lagunduko duten keinu gauzagarriekin. Energia-trantsizioa zeregin kolektiboa da. Horregatik, herritar guztiak gonbidatzen ditugu euren egunerokotasunean aholku erraz hauek sartzera: 

Etxerako aholku praktikoak:

Tenperatura menderatu: Berokuntza 1° C bakarrik jaisteak kontsumoan % 7 aurreztea ekar dezake. Etxean arropa bero erosoa erabili eta programatu termostatoa tenperatura egokia mantentzeko (19-21 ° C). 

Itxi iturria: Berrikusi leihoak eta ateak. Burleteekin zigilatzeak edo silikona jartzeak bero-ihesak saihesten ditu, zure etxebizitza eraginkorragoa izan dadin ia inbertsiorik egin gabe. 
 
Aprobetxatu argi naturala: Egunez pertsianak eta gortinak ireki. Ilunabarrean, LED argien erabilera lehenetsi, bonbilla konbentzionalek baino % 90 gutxiago kontsumitzen baitute. 

Ikusezina deskonektatu: Gailu askok (telebistak, kargagailuak, ordenagailuak) energia kontsumitzen dute stand-by moduan. Erabili etengailudun konexio-blokeak eta itzali gauez edo etxean ez zaudenean. 

Kontzientziaz sukaldatu: Lapikoak estali urak lehenago irakin dezan, plakaren edo labearen hondar-beroa aprobetxatu eta amaitu baino minutu batzuk lehenago itzali, eta presio-eltzea edo  mikrouhin labea lehenetsi denbora eta energia aurrezteko. 

Mugikortasun jasangarria Oarsoaldean:

Ibili, pedalei eragin, partekatu: Zure udalerri barruko ibilbide laburretarako, lehentasuna eman oinez edo bizikletaz ibiltzeari. Kontuan hartu autoa partekatzea joan-etorri arruntetarako (lana, jarduerak) eta erabili eskualdeko garraio publikoa. 
 
Gidatu modu eraginkorrean: Autoa behar baduzu, saihestu azelerazio zakarrak, mantendu abiadura konstantea eta begiratu pneumatikoen presioa. Ondo mantendutako motor batek eta gidatze leun batek erregai-kontsumoa murrizten dute. 

Urrats bat harago: energia garbia eta tokiko babesa:

Energia-komunitateak eta autokontsumoa, errealitate bat eskura: Informa zaitez Energia Berriztagarrien Komunitateetan parte hartzeko aukerei buruz edo zure etxebizitzan edo bizilagunen komunitatean eguzki-panel fotovoltaikoak instalatzeko aukerei buruz. 

OARSOALDEKO ENERGIA BULEGOA

Energia Bulegoak doako aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen energiarekin lotutako edozein gaietan. 

Ekin aurretik kontsultatu: Tarifak optimizatzeko, erreformak egiteko, etxetresna elektriko eraginkorrak erosteko edo hobariei eta dirulaguntzei buruzko zalantzak argitzeko, jarri gurekin harremanetan. Erabaki egokienak hartzen lagunduko dizugu. 

Oarsoaldeko Energia Bulegoak gogorarazi du herritarren eskura dagoela, energia-eraginkortasunari, birgaitzeari eta berriztagarriei buruzko aholkularitza pertsonalizatua eta doakoa emateko. Elkarrekin eraiki dezakegu eskualde berdeagoa, erresilienteagoa eta planetarekin konprometituagoa. 

Jendearentzako arreta-guneak:

Astelehena: Mendiburu kalea 3, 20180 Oiartzun 

Asteartea: Euskadi etorbidea z/g, 20110 Pasaia 

Asteazkena: Gurutze Santuaren plaza 1, 20100 Lezo

Osteguna: Madalen kalea 3, 20100 Errenteria Telefonoa: 943 344 160

Posta elektronikoa: energia@oarsoaldea.eus

Eskatu aurretiko hitzordua: Inprimakia INFO+

 


Oarsoaldea