ERALDAKETA DIGITALEKO, AUTOMATIZAZIOKO ETA AA ARDURADUNA (26-10852)
Deskribapena:
Errenteriako enpresa batek negozio ikuspegia eta gaitasun teknikoa dituen pertsona bat bilatzen du enpresaren digitalizazioa gidatzeko. Hautatutako pertsona arduratuko da prozesuak aztertu eta optimizatzeaz, irtenbide teknologikoak ezartzeaz, komunikazio-kanalak integratzeaz, zereginak automatizatzeaz eta Adimen Artifizialean oinarritutako aplikazioak garatzeaz. Era berean, cloud proiektuak, kudeaketa-sistemak eta hornitzaile teknologikoak koordinatuko ditu, eraginkortasuna eta bezeroarentzako arreta hobetzeko.
Eskaintzen da: kontratu mugagabea, lanaldi osoan. Ordutegia astelehenetik ostiralera izango da, 08:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 16:30era. Soldata esperientziaren eta ekarritako balioaren arabera adostuko da.
Baldintzak:
Baloratuko da:
- Sareen, sistemen eta cloud inguruneen ezagutza.
- Adimen Artifizialean eta prozesuen automatizazioan esperientzia praktikoa.
- Prozesuak hasieratik amaierara diseinatzeko eta ezartzeko gaitasuna.
- Aseguru-bitartekaritzetan esperientzia edota PV Soft QS plataformaren ezagutza.
- Euskara-maila ona.
- Eskualdean bizitzea.