Errenteriako lokal eta espazio hutsak dinamizatzeko dirulaguntzak

Errenteriako Udalak lokal eta espazio hutsak dinamizatzeko dirulaguntza deialdi berria jarri du martxan, herriko jarduera ekonomikoa eta kaleetako bizitasuna sustatzeko helburuarekin. Ekimenaren bidez, zerbitzu eta jarduerekin lotutako negozio berriak abiaraztea, mantentzea eta tokiko merkataritza indartzea bultzatu nahi da. 

Dirulaguntzak pertsonentzako zerbitzu eta jarduerekin lotutako enpresa ekimen berriei, lekualdatzeei eta negozio transmisioei zuzenduta daude, eta 2026an zehar egindako hainbat gastu lagundu ahal izango dira. 

Besteak beste, honako gastu hauek diruz lagundu ahal izango dira

  1. Negozioa edo jarduera berria martxan jartzeko hasierako gastuak eta inbertsioak: enpresa eratzeko gastuak, jarduera baimenak, notaritza eta erregistro gastuak, obrak eta egokitze lanak, altzariak, tresneria edo makineria.  
  2. Proiektuarekin lotutako komunikazio eta sustapen gastuak: publizitate kanpainak, webguneen diseinua edo sare sozialen diseinua.  
  3. Hutsik dagoen lokal batean jarduera berria abiatzeko lokalaren alokairu edo erosketa gastuak.  
  4. Lekualdatze edo transmisio kasuetan, lehendik zegoen jarduerari jarraipena emateko gastuak.  

Gainera, proiektuak hainbat baldintza betetzen baditu, dirulaguntza 1.000 euro gehiago handitu ahal izango da. Besteak beste, emakumeen presentzia sustatzea, “Euskaraz Barra Barra” ziurtagiria izatea, TicketBAI euskaraz erabiltzea, merkataritza edo ostalaritza elkarte bateko kide izatea edo irisgarritasun unibertsala hobetzea baloratuko dira. 

Dirulaguntzen gehieneko zenbatekoa 9.600 eurora artekoa izan daiteke, eta Iztieta auzoan irekitzen edo lekualdatzen diren negozio berrien kasuan, laguntza 12.000 eurora arte handitu ahal izango da. 

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa 

Dirulaguntza eskatzeko, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  • Eskaera orria: E00677.pdf 
  • NANa edo IFKa  
  • Urteko kontuak, errenta aitorpena edo proiektuaren memoria / bideragarritasun plana  
  • Egindako gastu eta inbertsioen fakturak eta ordainketen egiaztagiriak  
  • Oraindik egin gabeko inbertsioen aurrekontuak  

Hala badagokio:

  • Enpresaren eratze eskriturak eta ordezkaritza agiriak 
  • Lokalaren alokairu edo erosketa kontratua eta ordainagiriak  
  • Jardueraren lekualdatzea edo transmisioa egiaztatzen duten agiriak 

Gainera, laguntza osagarriak eskatzeko, honako egiaztagiriak aurkeztu beharko dira, hala badagokio: 

  • Autonomo alta edo eratze eskriturak  
  • “Euskaraz Barra Barra” ziurtagiria  
  • TicketBAI euskaraz ezarrita dagoela egiaztatzen duen agiria  
  • Merkataritza edo ostalaritza elkarte bateko kide dela egiaztatzen duen agiria  
  • Irisgarritasun unibertsala hobetu dela frogatzen duten agiriak 

Eskaerak telematikoki aurkeztu ahal izango dira Errenteriako Udalaren erregistro elektronikoaren bidez, edo aurrez aurre ZU! zerbitzuan eta legeak aurreikusitako gainerako erregistroetan.

Epea 2026ko azaroaren 3ra arte egongo da zabalik. 

Informazio gehiago eta  oinarriak :

Errenteriako Udala

Zalantzak argitzeko gurekin ere harremanetan jar zaitezke: Arantxa Apalategi | 943 494 129 | aapalategi@oarsoaldea.eus