Eurohiriaren gobernantzari eta mugaz gaindiko lankidetzari buruzko Udako Ikastaroa, uztailaren 2an
Euskal Eurohiriak, UIK-en 2026ko Udako Ikastaroen barruan, "Eurohiriaren gobernantza eta egitura instituzionala, aukera lurraldea" jardunaldia antolatu du uztailaren 2an, goizeko 9:00etan, Baionako Cité des Arts gunean (aurrez aurre eta internetez).
Euskal Eurohiriak, UIK-en 2026ko Udako Ikastaroen barruan, "Eurohiriaren gobernantza eta egitura instituzionala, aukera lurraldea" jardunaldia antolatu du uztailaren 2an, goizeko 9:00etan, Baionako Cité des Arts gunean (aurrez aurre eta internetez).
Ikastaroaren helburua da Iparraldeko eta Hegoaldeko erakundeen arteko antolaketa hobeto ezagutzea, bi aldeetako asimetriak aztertzea eta horiek aukera bihurtzeko lankidetza-ereduak partekatzea. Horretarako, hitzaldiak, mahai-inguruak eta etorkizuneko erronkei buruzko tailer prospektiboak izango dira.
Jardunaldia bereziki interesgarria izan daiteke mugaz gaindiko lankidetzan, lurralde-garapenean eta gobernantza publikoan diharduten profesionalentzat.
Besteak beste, honakoek parte hartu dute:
• Iker Goiria Etxebarria –Euskal Eurohiria Baiona- Donostia, kudeatzailea eta hainbat unetan moderatzaile lanak egingo ditu.
• Fernando Nebreda Díaz de Espada – Oarsoaldea Garapen Agentziako gerentea. Mugaz gaindiko lankidetzan eta lurralde-garapenean duen esperientzia partekatuko du, Eurohiriaren aukerak ikuspegi praktikotik aztertuz.
• Aizpea Otaegi Mitxelena – Errenteriako alkatea eta Oarsoaldea Garapen Agentziako presidentea. Etxebizitza, gaitasunak praktikan jartzea Eurohirian: ikuspegi berezia edo osagarria mahai-inguruan izango dugu beste kideen artean.
Horiez gain, jardunaldian mugaz gaindiko gobernantzan, administrazio publikoan eta lurralde-garapenean aditu diren hainbat ordezkari instituzional eta akademikok parte hartuko dute. Programa hitzaldi magistralez, mahai-inguruez eta etorkizuneko Eurohiriaren erronkei buruzko tailer prospektiboez osatuta dago.
Egitaraua
Saioa doakoa da eta aurrez aurre edo internetez jarraitzeko aukera dago.
Izen-emateak
UIK – Eurohiriaren gobernantza eta egitura instituzionala, aukera lurraldea
Izen-emateak ekainaren 29an egin behar dira beranduenez.