Euskarazko Produktuen Katalogo berria kalean da

Gabonak hurbiltzen ari diren honetan, Oarsoaldeko Euskara Batzordeak 2026-2027ko Euskarazko Produktuen Katalogo berria plazaratu du. 0 urtetik 16 urtera bitarteko haur eta gazteei zuzenduta dago, eta gabon hauetan euskaraz oparitzeko ideia eta proposamen ugari eskaintzen ditu.

Katalogoa bi adin-tartetan dago antolatuta: 0-12 urte bitarteko haurrentzako atala eta 12-16 urte bitarteko gazteentzako atala. Bertan, musika, informatika, filmak, liburuak, aldizkariak, komikiak, jostailuak, jokoak eta euskarazko webguneak aurki daitezke, adinaren arabera sailkatuta. Produktu bakoitzaren prezioa, egilea eta bestelako ezaugarriak ere jasotzen dira, familiei eta gazteei euskarazko aukerak aurkitzen eta aukeratzen laguntzeko.

Katalogoaren helburua argia da: gurasoei haurrei zuzendutako euskarazko produktuak aurkitzea erraztea, eta gazteei beren gustu eta interesekin bat datozen euskarazko proposamenak ezagutzeko aukera ematea.

Gero eta gehiago gara aisialdia, ikasketak eta bizitza euskaraz bizi nahi ditugunak. Euskarazko eskaintza gero eta zabalagoa eta erakargarriagoa da, eta katalogo honek aukera horiek ezagutarazten laguntzen du. Izan ere, hizkuntza ohituretan, aisialdian eta eguneroko bizitzan txertatzeko, garrantzitsua da euskarazko produktuak ezagutzea eta horien aldeko hautua egitea.

Eskualdeko katalogoa Euskal Herriko beste udal eta mankomunitate batzuekin elkarlanean osatu da. Ekimen honen bidez, familiei eta gazteei euskarazko produktuen eskaintza hurbildu nahi zaie, haien aisialdia eta jakin-mina euskaraz elikatzeko.

2026-2027ko katalogoa online kontsulta daiteke hemen:

Gainera, katalogoaren nobedadeak hilero jasotzeko buletinera harpidetzeko aukera dago: https://www.katalogoa.eus/buletina

Euskarazko eskaintza ezagutu eta Gabon hauetan euskaraz oparitu!