EZAGUTU PASAIAKO BADIA ITSASOTIK

Belaontzi tradizional batean nabigatu
Lucretia egurrezko belaontzi zaharrean zeharkaldia egin daiteke, Donostiatik Pasaiara nabigatuz. Pasealdian zehar, euskal kostaldeko paisaiarik politenetakoak ikus daitezke. Halaber, badiaren barrualdetik nabigatu eta itsaso zabalera irten daiteke, Jaizkibel eta Uliako itsaslabarrak ikusteko.
Piragua eta paddle surfa
Ez da esperientziarik behar badiako ur lasaietan piraguan nabigatzeko, familientzat ezin hobea da. Piragua bikoitzak ere badaude. Pasaiako barruko portuan paddle surfa egin daiteke. Taulak eta piraguak alokatzeaz gain, 90 minutu edo 2 orduko ibilbide gidatuak eskaintzen dira.
Itsas txangoak
Euskal kostaldean zehar itsasontziz irteerak egin daitezke hainbat modalitatetan: paseoak, arrantzarako irteerak, ibilbide gidatuak, ilunabarrak eta afariak. Jaizkibel eta Uliako itsaslabarrak mirets daitezke, baita itsasoan kirol-jarduerak egin ere, betiere aditu profesionalen eskutik.
Ontzi pribatuen alokairua
Patroia duten edo ez duten itsasontziak alokatu daitezke, askatasunez nabigatzeko edo arrantza, snorkel, zetazeoen begiztatzea edo afariak bezalako jarduerak egiteko. Hainbat aukera daude, ibilbide gidatuak eta zerbitzu pertsonalizatuak barne.
Urpekaritza-irteerak
Pasaiako portutik urpekaritza irteerak eskaintzen dira maila guztietarako, bataio ziurtagiriarekin. Inguru hau ezin hobea da urperatze askotarikoak egiteko bere orografiari esker; ontzi-hondar eta aztarna arkeologikoekin, hala nola aingura eta kanoiekin.
Jarduerak familian Mater ontzi-museo ekoaktiboan
Materrek irteerak antolatzen ditu Jaizkibelgo itsaslabarretara, antxoak kontserbatzeko tailerrak, zetazeoak begiztatzea eta zaborrak arrantzatzea. Gainera, bisita gidatuak eskaintzen dira ontzi museo ekoaktibora, itsasoaren historia eta honen zaintzaren garrantzia erakusten duen egurrezko atunontzi tradizionalera.
Eguna amaitzeko,
Albaolan, Itsas Kultur Faktorian
San Juan Ontziaren eraikuntza bisitatzea eta udalerriko jatetxeren batean itsas menuaz gozatzea gomendatzen da.
Donibane kalea, 1
943 341 556
turismoapasaia@oarsoaldea.eus