Gabonak Oarsoaldean: bizi familian gure herrietako magia

Oarsoaldean, Gabonak ez dira soilik argiak eta apaingarriak: familian bizitzeko une bereziak dira. Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia gure ohiturak eta tradizioak eskaintzen dizkizute, umeekin gozatzeko plan zoragarriak. Hona hemen zenbait proposamen:


Errenteria


Kapitaneneako Jantziaren Zentroan “Baserritarrak” erakusketa bisitatu daiteke urtarrilaren 4ra arte. Gure arbasoen janzkeraren bidez, ondare bizia ezagutzeko aukera ederra da.


Abenduaren 6tik 22ra, Mari Domingiren Errepublika Magikoa Añabitarteko baserrian izango da. Haurrek bertan naturarekin, historiaren pasarteekin eta euskal kulturarekin konektatuko dute, fantasiaz beteriko esperientzia batean. 
Sarrerak: www.maridomingi.eus


Fanderiako errotan ere Gabonetako jarduerak antolatu dituzte: Abenduaren 13an, 10:30etik 11:30era, Gabonetako apaingarri jasangarriak egiteko eskulan tailerra antolatuko da. Ondoren, errota irekita egongo da 11:30etik 14:00etara.

 

Abenduaren 14an, errota berriro irekiko da 10:30etik 14:00etara, gure iragana ezagutzeko aukera paregabea eskainiz.
San Tomas – neguko solstizioko azoka, abenduaren 21ean, tokiko produktuak, musika eta talo usaina ekarriko ditu herriko kaleetara. Abenduaren 23an eta 24an, Olentzero eta Mari Domingi kalez kale ibiliko dira, haurren ilusioz beteriko gutunak jasotzen.


Abenduaren 27an, Gipuzkoako gabon kanten lehiaketa ospatuko da Lekuona Fabrikan. Aurtengoa 79. Edizioa izango da. Eta azkenik, urtarrilaren 5ean, Errege Magoen desfileak emango dio amaiera jaiari.


Lezo


Lezo, kulturaren eta sormenaren topagune bihurtuko da gabon hauetan, abenduaren 18tik 23ra, herriko kultur aretoan antolatzen den Euskal liburu eta diskoen azokari esker. 


Abenduaren 14an, San Tomas azoka izango da Karlos Saldise plazan, herriko produktuak eta musika tradizionala protagonista.


Abenduaren 24an, Olentzero eta Mari Domingi Euskal Herria plazatik aterako dira herrian zehar ibiltzeko, eta urtarrilaren 5ean, Errege Magoek gabon gauaren magia ekarriko dute Lezora.


Errege Magoek ere bisitatuko dute Lezo urtarrilaren 5ean, 19:00etatik aurrera.


Oiartzun


Abenduaren 20an, Txerri eguna ospatuko da Oiartzunen, galdu ezin den baserri giroko ospakizuna.


Egun berean, Arditurriko meategiko III. galeria erromatarra bisitatzeko aukera berezia egongo da. Gure historia 2000 urtez ia ukitu gabe mantendu den leku batean sartzeko aukera paregabea.


Abenduaren 24an, Doneztebe plazatik abiatuko dira Olentzero eta Mari Domingi, kantuz eta alaitasunez.


Pasaia


Pasai San Pedroko udal aretoan “12 cm” erakusketa ikusgai egongo da abenduaren 12tik urtarrilaren 25era. Tamaina txikiko, baina sormen handiko artelanak.


San Tomas azokak bi hitzordu izango ditu: abenduaren 13an Pasai Antxon eta 14an Pasai Donibanen. Giro herrikoia eta Gabonetako zaporeak izango dira nagusi.


Abenduaren 20an, MATER itsasontzi museo ekoaktiboak itsasoko zaborra biltzeko jarduera antolatu du Alabortzako senadian. Ingurumena zaintzeko eta komunitatean parte hartzeko aukera.


Egun horretan bertan, eta Materren eskutik baita ere, urte amaierako nabigazioa antolatu da. Esperientzia berezia da hau urteari agur esateko, Pasaiako badiatik nabigatuz eta itsas ondarea gertutik ezagutuz. 16:00etan izango da.

 
Informazio eta plan gehiago:
OARSOALDEKO TURISMO BULEGOA
943 494 521
turismoa@oarsoaldea.eus
www.oarsoaldeaturismoa.eus