Hizkuntzen kudeaketa modu errazean eta praktikoan lantzeko saio irekiak

Zure erakundean hizkuntzen kudeaketa oraindik lantzen ez bada edo lehen urratsak ematen ari bazarete, aukera paregabea duzue datorren saio honetan: oinarrizko gakoak jaso eta bi kasu praktiko gertutik ezagutzeko.
BRUSS (Durangoko industria enpresa) eta Sirimiri Servicios Socioculturales SL (Arabako gizarte sektoreko erakundea) ari dira hizkuntzak modu planifikatuan, ordenatuan eta sistematikoan kudeatzen, eta euren esperientzia konpartituko dute. Gainera, Karmelo Ayestak, arlo honetako adituak, hizkuntzen kudeaketaren arrazoiak eta oinarriak azalduko ditu.
Saioaren egitura
- Hizkuntzen kudeaketaren oinarriak: jakin beharreko guztia 30 minututan (Karmelo Ayesta)
- Nola hasi hizkuntzen kudeaketarekin modu erraz eta praktikoan: zer ez egin, lantaldea inplikatzeko gakoak... Bi kasu praktiko: BRUSS eta Sirimiri Servicios Socioculturales S.L.
- Saioaren amaiera eta aurrera egiteko baliabideak
Noiz eta non?
- 📅 Urriak 27, 9:30 – 11:30, euskaraz (Teams bidez)
- 📅 Urriak 31, 11:00 – 13:00, gazteleraz (Teams bidez)
Antolatzaileak
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza eta EUSKALIT.
Bi ordutan, hizkuntzen kudeaketa modu eraginkorrean lantzeko gako nagusiak ezagutuko dituzu. Zure inguruan interesatuta egon daitekeen enpresa edo erakunderen bat baldin badago, informazioa zabaldu. Saioa irekia da.
Eskerrik asko eta laster arte!