JULEN UNANUE ETA MUGAN TALDEA ESKUALDEKO GAZTEEKIN
Kuxkuxeroak egitasmoak euskarazko erreferenteak gerturatuko dizkie eskualdeko gazteei.
Eskualdeko gazteei euren gustuko erreferente euskaldunekin hitz egiteko eta egoteko aukera eskaintzea da Kuxkuxeroak egitasmoaren helburuetako bat. Kuadrillategin edo gazteei zuzenduriko bestelako egitasmoetan dabiltzan eskualdeko lau herrietako 12-18 urte arteko gazteei eskaintzen zaizkie saio horiek.
Julen Unanue eduki sortzailea eta Mugan musika taldea izango dira udazken honetan Oiartzungo, Lezoko eta Pasaiako gazteekin. Julen Unanue azaroaren 20an Lezoko Kuadrillategikoekin izango da eta abenduaren 4an Pasaiako Kuadrillategikoekin. Mugan taldekoak, berriz, azaroaren 27an, Oiartzungo Gazte Topalekuan izango dira.
Saio hauetan euren ibilbide profesionalaren eta bizipen pertsonalen berri ematen diete pertsona ezagunek gazteei, eta horiek haiei egiteko dituzten galderak prestatuta eramaten dituzte. Solasaldi ireki eta atsegina sortu izaten da.