Langileak bilatzen ari zara? Oarsoaldeak doako kaptazio eta aukeraketa zerbitzu publikoa eskaintzen dizu

Zure enpresan langile berriak behar dituzu? Profil jakin bat aurkitzeko zailtasunak dituzu?


Oarsoaldea Garapen Agentziaren Lan Bitartekaritza Zerbitzuak doako laguntza eskaintzen die eskualdeko enpresei, behar dituzten profil profesionalak aurkitzeko eta hautaketa-prozesuak errazteko.


Zerbitzuaren bidez, enpresaren eta lanpostuaren beharrak aztertzen ditugu, behar den profil profesionala definitzen laguntzen dugu, hautagai egokiak identifikatu eta bilatzen ditugu, lan eskaintzak zabaltzen ditugu eta hautaketa-prozesuan laguntza eskaintzen dugu.


Horrez gain, hautagaien gaitasunak, esperientzia, motibazioa eta lanpostura egokitzeko aukerak baloratzen ditugu.


Gertuko zerbitzu publikoa eta doakoa da, enpresei denbora eta baliabideak aurrezten laguntzeko eta pertsonen eta enpresen arteko zubi-lana egiteko.


Langileak bilatzen ari bazara edo datozen hilabeteetarako kontratazioren bat aurreikusten baduzu, jar zaitez OARSOLAN Enplegu eta Inklusio Zentroarekin harremanetan.

 

Egin eskaera !
 


Oarsoaldea