Lezon egin da “ETE DIGITALA, Oarsoaldeko enpresen eraldaketa digitalaren motorra” ekitaldia
ETE DIGITALA programak enpresen lehiakortasuna sustatzen du digitalizazioaren bidez, eta horretarako Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta beste erakunde, garapen agentzia eta ETEen arteko lankidetza bultzatzen du.

Giro bikainarekin ospatu da urriaren 1ean, Lezoko SALVA enpresan, Oarsoaldea Garapen Agentziak eta SALVA enpresak antolatutako “ETE DIGITALA, Oarsoaldeko enpresen eraldaketa digitalaren motorra” ekitaldia. ETE DIGITALA enpresak digitalizatzeko laguntza-programa da, eta erakundeen, garapen agentzien eta enpresen arteko lankidetzaren adibide argia da.
Topaketan, Foru Aldundiak babestutako ETE DIGITALA programan aurten parte hartu duten enpresen eta beraien bidelagunen testigantzak eta esperientzia praktikoak ezagutzeko aukera izan zuten bertaratuek. 2024-2025 ikasturtean zehar honako enpresek hartu dute parte proiektu honetan:
SALVA INDUSTRIAL, SYNERGAS, KARELA SOLUTIONS, LAYME, GORLAN MEKANIZATUAK, IEG ENERGÍA, GUTIZI CATERING, ZUMABE INGENIARITZA FOTOVOLTAIKOA, ATEK VAN ROOFS, PEGAMO NAVARRA, KUIK CODE, K35 IT MANAGERS GROUP, BINOVO IT HUMAN PROJECT, CIFP DON BOSCO LHII, LORTEK.
Bertaratutako enpresek beren digitalizazio-prozesuen erronkak eta lorpenak partekatu zituzten, eta programak eskaintzen dituen laguntza eta tresnen balioa azpimarratu zuten. Horrez gain, KARELA SOLUTIONS enpresak urriaren 9an garapen agentzien arteko barne topaketa batean bere esperientzia ezagutzera emango du.
Ekitaldian, gainera, Foru Aldundiko Berrikuntza Zerbitzuko zuzendaria Jon Gurrutxaga izan zen, baita Aizpea Otaegi, Oarsoaldea Garapen Agentziaren presidentea, Mikel Arruti, Lezoko alkatea, Ibon Barandiaran (SALVA enpresako zuzendari orokorra) eta Iñigo Iparragirre (SALVA enpresan Ikerketa eta Garapeneko zuzendaria). Horrez gain, Oarsoaldea Garapen Agentziaren talde teknikoa eta Orkestra – Lehiakortasuneko Euskal Institutuaren ordezkariak ere bertan izan ziren, eskualdeko enpresei digitalizazioaren aldeko apustua egiten jarraitzeko gonbitea eginez.
Parte-hartzaileek nabarmendu zuten topaketa honek ideien elkartrukea, aukera berrien sorrera eta eskualdeko ETEen arteko sinergiak sustatzeko balio izan duela.
Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkie bai ekitaldian parte hartu duten enpresei, bai bertaratu ziren guztiei. Halaber, ETE DIGITALA programan interesa duten enpresentzat ateak irekita jarraitzen dutela gogorarazi nahi da, eraldaketa digitalerako bidean laguntza eskaintzeko prest.
Programari buruzko informazioa edo eskaera egin nahi dutenentzat informazioa: