LOTU abian da: zazpi enpresa, ekonomia zirkularrean urrats berriak egiteko

Oarsoaldeko zazpi industria-enpresak LOTU proiektuan lanean hasi dira, ekonomia zirkularrean aurrera egiteko eta beren jardueran hobekuntza-neurri zehatzak martxan jartzeko.

Egitasmoan parte hartzen dute Mausa 3D, Saizarlan, Plásticos Clossa, Diker, Fundiciones Aizpurua, Blue Ocean Pool System eta Labei Cosmetics enpresek. Bakoitzak bere jarduera aztertuko du, karbono-aztarna neurtuko du eta eredu zirkularrago baterantz egiteko ibilbide-orria osatuko du. Hortik abiatuta, hobekuntza-neurri zehatz bat garatu eta ezarriko du.

Deskarbonizazioa, ekodiseinua, hondakinen berreskurapena edo ontzi berrerabilgarriak bezalako erronkak landuko dira, baina LOTUk enpresen arteko lankidetza ere sustatu nahi du: ezagutza partekatzea, sinergia berriak identifikatzea eta, ahal denean, enpresa baten hondakina beste baten lehengai bihurtzeko aukerak bilatzea.

LOTUk 2024ko BIRATU programan egindako lana du abiapuntu, orduan eskualdeko 30 ETEren egoera aztertu baitzen. Oraingoan, diagnostikotik ekintzara jauzi egitea da helburua.

Proiektua Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen du, ETE Zirkularra 2026 programaren barruan. Ihobe erakunde laguntzailea da, Naiderrek laguntza teknikoa eskaintzen du eta Oarsoaldea Garapen Agentziak eskualdeko egitasmoa sustatzen du.

 

PROIEKTUARI BURUZKO INFORMAZIOA