Musik(H)abian programak musika-sektoreko proiektuak profesionalizatzeko aukera eskainiko du Errenterian ere

Musika Bulegoak, Durangoko Udalarekin eta Agustinak Zentroarekin elkarlanean, Musik(H)abian ekintzailetza-programaren lehen edizioa jarri du martxan. Musika-sektorearekin lotutako proiektu profesionalak garatu eta sendotzea du helburu ekimenak. 

Programak Euskal Herriko hiru proiektu hautatuko ditu deialdi irekiaren bidez, eta izena emateko epea irailaren 16ra arte egongo da zabalik. 

Musik(H)abian urriaren 14tik abenduaren 16ra garatuko da. Hamar astez, parte-hartzaileek 40 orduko talde-prestakuntza eta 25 orduko banakako mentoretza jasoko dituzte. Hautatutako proiektu bakoitzak, gainera, 1.500 euroko ordainsaria izango du programaren garapenari eta prestakuntza-saioetara joateko gastuei aurre egiteko. 

Prestakuntza-saio presentzialen zati bat Errenterian egingo da, Agustinak Zentroan, eta beste batzuk Durangon. Horrela, Euskal Herriko musika-sektoreko eragileen arteko harremanak eta lurraldeen arteko lankidetza sustatu nahi dira. 

Programan negozio-eredua, produktu edo zerbitzuaren garapena, marketina eta komunikazioa, jabetza intelektuala, monetizazioa, banaketa-plataformak, nazioartekotzea eta sare profesionalen sorrera landuko dira. 

Musik(H)abian ez dago soilik artista edo musika-taldeei zuzenduta. Kudeaketa, sustapena, komunikazioa, ekoizpena, diskoetxeak, musika-zerbitzuak, teknologia edo musikaren sektorearekin lotutako bestelako proiektu profesionalek ere parte har dezakete. 

Izen-ematea: irailaren 16ra arte, Musika Bulegoaren deialdiaren bidez. 

Musik(H)abian Musika Bulegoak antolatutako ekimena da, Durangoko Udalaren babes nagusiarekin, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin eta Agustinak Zentroaren lankidetzarekin. 

 

PROGRAMAREN HELBURUA 

Programaren helburua da proiektu horiei beren ideia egituratzeko, negozio-eredua garatzeko, produktua edo zerbitzua definitzeko eta sektorearen errealitatera egokitutako estrategia profesional bat eraikitzeko tresnak eskaintzea.

 

ESKAINIKO DIREN EDUKIAK 

Programaren mentorea Bruno de Zabala izango da, eta prestakuntza musikaren industriako eta sormen-industrien inguruko hainbat profesionalen eskutik jasoko dute parte-hartzaileek: 

Arnau Sabaté i Agustí — Gaia: Musika industriaren erredaiografia. Urriaren 14an 

Juan Pastor Bustamante — Gaia: Negozioaren diseinua. Urriaren 21ean eta 28an 

Patricia Martínez — Gaia: MVP diseinurako metodología. Azaroaren 4an 

Jordi Albareda — Gaiak: Musika sektorera egokitutako marketin, promozio eta komunikazio estrategiak eta Bezeroaren garapena: arazoaren eta soluzioaren balidapena. Azaroaren 11n eta 18an 

Mercedes Cebrián — Gaia: Musika sektoreko testuinguru legala eta jabetza intelektuala. Azaroaren 25ean 

Nico Castro — Gaia: Erosketa edo erreprodukzio sarrerak plataforma digitaletan. Abenduaren 2an 

Konfirmatzeke — Gaiak: Zuzeneko ikuskizunaren monetizazioa eta Eskalagarritasuna eta networking estrategikoa. Abenduaren 9an eta 16an