OARSOALDEKO ENERGIA BULEGOAK GAS NATURALAREN TARIFA ARAUTUAREN (ABT) PREZIO BERRIAK EZAGUTZERA EMAN DITU

Oarsoaldeko Energia Bulegoak jakinarazten du dagoeneko argitaratu direla gas naturalaren Azken Baliabideko Tarifaren (ABT) prezio berriak, 2026ko urriaren 1etik 2027ko urtarrilaren 1era indarrean egongo direnak. Tarifa arautuak, Gobernuak garestitzeari jarritako %15eko muga medio, merkatuko aukerarik merkeena izaten jarraitzen du gas naturalaren kontsumitzaile txikientzat.

2026ko laugarren hiruhilekorako indarrean dauden zergarik gabeko prezioak honako hauek dira:

ABT.1 (urtean 5.000 kWh edo gutxiagoko kontsumoa)

  • Termino finkoa: 3,83 €/hileko 
  • Termino aldakorra: 0,0525 €/kWh 

ABT.2 (urtean 5.000 kWh baino gehiago eta 15.000 kWh edo gutxiago)

  • Termino finkoa: 8,17 €/hileko 
  • Termino aldakorra: 0,0504 €/kWh 

ABT.3 (urtean 15.000 kWh baino gehiago eta 50.000 kWh edo gutxiago)

  • Termino finkoa: 19,32 €/hileko 
  • Termino aldakorra: 0,0469 €/kWh 

Oarsoaldeko Energia Bulegoak herritarrak animatzen ditu gasaren ABT tarifa arautuari buruz informatzera eta beren kontratua berrikustera. Taldea prest dago informazio pertsonalizatua emateko eta tarifa honi nahiz energiarekin lotutako beste edozein gairi buruzko zalantzak argitzeko.

Jendearentzako arreta-guneak:

  • Astelehena: Mendiburu kalea 3, Oiartzun 
  • Asteartea: Euskadi etorbidea z/g, Pasaia 
  • Asteazkena: Gurutze Santuaren plaza 1, Lezo 
  • Osteguna: Madalen kalea 3, Errenteria 

📞 943 344 160
📧 energia@oarsoaldea.eus

 

Energia Bulegoan kontsulta bat egin nahi dut

Jarri gurekin harremanetan eta ezagutu nola optimizatu zure energia-kontsumoa.


Oarsoaldea