OARSOALDEKO ENERGIA BULEGOAK GAS NATURALAREN TARIFA ARAUTUAREN (ABT) PREZIO BERRIEN BERRI EMATEN DU 2026ko APIRILETIK AURRERA

Oarsoaldeko Energia Bulegoak jakinarazten du dagoeneko argitaratu direla gas naturalaren Azken Baliabideko Tarifaren (ABT) prezio berriak, 2026ko apirilaren 1etik indarrean jarri direnak. Tarifa hori, Gobernuak arautua, merkatuko aukerarik merkeena da oraindik gas naturalaren kontsumitzaileentzat.  

2026ko bigarren hiruhilekorako indarrean dauden zergarik gabeko prezioak, honela banakatzen dira:  

ABT.1 (5.000 kWh edo gutxiagoko kontsumoa urtean)  

Termino finkoa: 3,93 €/ hileko  

Termino aldakorra: 0,0382 €/ kWh  

ABT.2 (5.000 kWh/urte baino kontsumo handiagoa eta 15.000 kWh/urte edo gutxiago)  

Termino finkoa: 8,11 €/ hileko  

Termino aldakorra: 0,0361 €/kWh  

ABT.3 (15.000 kWh/urte baino kontsumo handiagoa eta 50.000 kWh/urte edo gutxiago)  

Termino finkoa: 18,82 €/ hileko  

Termino aldakorra: 0,0327 €/ kWh  

Oarsoaldeko Energia Bulegotik interesa duten guztiak gasaren ABT tarifa arautuari buruz informatzera animatzen ditugu. Gure taldea eskuragarri dago informazio pertsonalizatua emateko eta tarifa honi eta energiarekin lotutako beste gai batzuei buruzko edozein zalantza argitzeko.  

Jendearentzako arreta-guneak:  

Astelehena: Mendiburu Kalea 3, 20180 Oiartzun  

Asteartea: Euskadi Etorbidea z/g, 20110 Pasaia  

Asteazkena: Gurutze Santuaren plaza 1, 20100 Lezo  

Osteguna: Madalen kalea 3, 20100 Errenteria  

📞 Telefono zenbakia: 943 344 160  
📧 Posta elektronikoa: energia@oarsoaldea.eus  

 

Jarri gurekin harremanetan eta ezagutu nola optimizatu zure kontsumo energetikoa!  

Oarsoaldeko Energia Bulegoa 


Oarsoaldea