OARSOALDEKO ENERGIA BULEGOAK GAS NATURALAREN TARIFA ARAUTUAREN (ABT) PREZIO BERRIAK EZAGUTZERA EMAN DITU
Oarsoaldeko Energia Bulegoak jakinarazten du dagoeneko argitaratu direla gas naturalaren Azken Baliabideko Tarifaren (ABT) prezio berriak, 2026ko uztailaren 1etik indarrean daudenak. Tarifa hori, Gobernuak arautua, merkatuko aukerarik merkeena izaten jarraitzen du gas naturalaren kontsumitzaile askorentzat.
2026ko hirugarren hiruhilekorako indarrean dauden zergarik gabeko prezioak honako hauek dira:
ABT.1 (urteko 5.000 kWh edo gutxiagoko kontsumoa)
Termino finkoa: 3,93 €/hileko
Termino aldakorra: 0,0433 €/kWh
ABT.2 (urtean 5.000 kWh baino gehiagoko eta 15.000 kWh edo gutxiagoko kontsumoa)
Termino finkoa: 8,11 €/hileko
Termino aldakorra: 0,0412 €/kWh
ABT.3 (urtean 15.000 kWh baino gehiagoko eta 50.000 kWh edo gutxiagoko kontsumoa)
Termino finkoa: 18,82 €/hileko
Termino aldakorra: 0,0378 €/kWh
Oarsoaldeko Energia Bulegotik interesa duten guztiak gasaren ABT tarifa arautuari buruz informatzera animatzen ditugu. Gure taldea eskuragarri dago informazio pertsonalizatua emateko eta tarifa honi eta energiarekin lotutako beste gai batzuei buruzko edozein zalantza argitzeko.
Jendearentzako arreta-guneak:
Astelehena: Mendiburu Kalea 3, 20180 Oiartzun
Asteartea: Euskadi Etorbidea z/g, 20110 Pasaia
Asteazkena: Gurutze Santuaren plaza 1, 20100 Lezo
Osteguna: Madalen kalea 3, 20100 Errenteria
📞 Telefono zenbakia: 943 344 160
📧 Posta elektronikoa: energia@oarsoaldea.eus
Jarri gurekin harremanetan eta ezagutu nola optimizatu zure energia-kontsumoa!
Oarsoaldeko Energia Bulegoa