OARSOALDEKO ENERGIA BULEGOAK GAS NATURALAREN TARIFA ARAUTUAREN (TUR) PREZIO BERRIEN BERRI EMAN DU 2025eko URRITIK AURRERA

Oarsoaldeko Energia Bulegoak jakinarazi du dagoeneko argitaratu direla gas naturalaren Azken Baliabideko Tarifaren (TUR) prezio berriak, 2025eko urriaren 1eko 00:00etatik aurrera indarrean sartuko direnak. Tarifa hori, Gobernuak arautua, merkatuko aukerarik merkeena da oraindik gas naturalaren kontsumitzaileentzat. 

2025eko urritik aurrera indarrean dauden zergarik gabeko prezioak, honela banakatzen dira: 

Tarifa Urteko Kontsumoa Termino Finkoa (€/hileko) Termino Aldakorra (€/kWh)
TUR.1 ≤ 5.000 kWh/urteko 3,93 € 0,0450 €
TUR.2 > 5.000 kWh/año e ≤ 15.000 kWh/urteko 8,11 € 0,0429 €
TUR.3 > 15.000 kWh/año e ≤ 50.000 kWh/urteko 18,82 € 0,0395 €


Oarsoaldeko Energia Bulegotik interesa duten guztiak gasaren TUR tarifa arautuari buruz informatzera animatzen ditugu. Gure taldea eskuragarri dago informazio pertsonalizatua emateko eta tarifa honi eta energiarekin lotutako beste gai batzuei buruzko edozein zalantza argitzeko. 
 
Jendearentzako arreta-guneak: 
 
Astelehena: Mendiburu kalea 3, 20180 Oiartzun 
 
Asteartea: Euskadi etorbidea z/g, 20110 Pasaia 
 
Asteazkena: Gurutze Santuaren plaza 1, 20100 Lezo 
 
Osteguna: Madalen kalea 3, 20100 Errenteria 
 
📞 Telefonoa: 943 344 160 
📧 Posta elektronikoa: energia@oarsoaldea.eus 
 
Jarri gurekin harremanetan eta ezagutu nola optimizatu zure energia kontsumoa! 
 
Oarsoaldeko Energia Bulegoa  

Energia Bulegoa


Oarsoaldea