Oiartzungo merkataritza txikia sustatu eta lokal hutsak biziberritzeko dirulaguntzak
Oiartzungo Udalak dirulaguntza deialdi berria jarri du martxan Elizalde eta Altzibar auzoetako lokal hutsak biziberritu eta herriko merkataritza txikia sustatzeko helburuarekin. Ekimenaren bidez, tokiko jarduera ekonomikoa indartu eta kaleetako merkataritza sareari bultzada eman nahi zaio.
Dirulaguntzak 2022tik 2026ra bitartean sortutako negozioei zuzenduta daude, eta lokal huts batean jarduera berria abian jartzeko edo dagoen jarduerari jarraipena emateko hainbat gastu lagundu ahal izango dira:
- Ekimena martxan jartzeko hasierako gastuak: aholkularitza, obrak, notaritza...
- Lokal hutsaren alokairu- edo erosketa-gastuak: Tresneria, altzariak, makineria, etab.
- Jardueraren jarraitutasuna (eskualdaketa).
- Horrez gain, webgunea, marketina, prestakuntza edo datu babesarekin eta lan arriskuen prebentzioarekin lotutako gastuak, besteak beste.
Gainera, laguntza osagarriak aurreikusten dira berdintasun eta segurtasun ikuspegia zaintzen duten erakusleihoak egokitzeko lanetarako eta merkataritza elkarteetako bazkidetzak ordaintzeko.
Kasu batzuetan, laguntzak 4.000 eurora arte handitu ahal izango dira (2026.urtean sortutakoak) berdintasun, segurtasun eta merkataritza sustapenarekin lotutako irizpide osagarriak betez gero.
Deialdiak hainbat laguntza lerro aurreikusten ditu, negozioaren egoeraren eta egin beharreko inbertsioen arabera egokituta.
Eskaerak Oiartzungo Udalaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira, 2026ko abenduaren 31ra arte.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Eskaera orri orokorra.
- Proiektuaren memoria.
- 2026 urteko gastuen aurreikuspena (dirulaguntzaren kopuruak arterainokoak).
- Kontu korrontearen zenbakia.
Informazio gehiago eta oinarriak eta deialdia
Oiartzungo Udala
Zalantzak argitzeko gurekin ere harremanetan jar zaitezke: Arantxa Apalategi | 943 494 129 | aapalategi@oarsoaldea.eus