San Marko gotorlekuak badu jada udako ordutegia

Udako ordutegia 

San Marko gotorlekuak, Errenteriako Bizarain mendian kokatua, badu ordutegi berria uda honetarako. Ekainaren 3tik irailaren 30era arte egongo da zabalik asteazkenetik igandera, 10:00-14:00 eta 16:00-18:00 artean.

Aste Santutik hasita, urtean zehar instalazioak 6 hilabetez erabiltzeko moduan daudela azpimarratu behar da; naturaz gozatu nahi duen ororentzat daude irekiak, historia eta kultura ondarea uztartuz.
 

Doako bisita gidatuak 

Ondorioz, gotorlekuak doako bisita gidatuak eskaintzen ditu, bere eraikuntza eta geroagoko garapenarekin erlazionaturiko ezaguerak jakitera emateko helburuarekin.

Gainera, Oarsoaldea bailarako bilakaera historikoa zein izan den azaltzen da begiralekutik, Donostia, Irun eta Hendaiarekin lotzen duen eremu honetako begiralekutik. Halaber, etxeko txikientzat zuzendutako bisita ere badago.

 

Bisita norberaren kabuz

Hala ere, bere kabuz eraikinean sartzeko aukera dauka bisitariak; kanoien eta obusen erreplikak eta museoko gainontzeko zonaldeak ikusi ditzake.

Inguru osoa behatuko du begiratokira igo bezain pronto, gertaera historiko ezberdinetan San Marko leku estrategikoa izanik.

Azkenik, Aizpitarteko kobazuloen inguruko informazioa eta haurren zonaldea ditu euren inguruko aretoak.
 

Informazio puntua 

Aipaturiko gaiez eta eskualdeko edota probintziako bestelako baliabide turistikoez galdetzeko aukera du bisitariak, gotorlekuko sarreran dagoen informazio puntuan, zubia gurutzatu bezain laster dagoena.

 

Natura eta aisialdia inguruan 

 

Eguna amaitzeko eta, kanpoaldean egonik, San Marko gotorlekua eta Lau Haizetara parkea gurutzatzen duten bidexketan ibiltzeko aukera du bisitariak, Errenteria, Donostia eta Astigarragako mugetan barrena.

Etxeko txikienek ere aparkaleku ondoan dagoen jolasgunean solasean aritzeko aukera dute.
 

Informazio gehiago eta bisita gidatuen erreserbak

 

San Marko Gotorlekuko Informazio puntua

 

Tel.: 943 449 638


turismoa@errenteria.eus


www.oarsoaldeaturismoa.eus