Tokiko moneta Oarsoaldean: moneta sozialaren proiektu pilotuaren aurkezpena udalerrietan

Ipar Euskal Herrian 12 urte daramatzate Euskoa erabiltzen, Europako tokiko monetarik garrantzitsuena bihurtu delarik. Orain, Euskoaren esperientzian oinarrituta, Hego Euskal Herrian tokiko monetaren proiektua martxan jarriko da eta 2 eskualdetan egingo dira proiektu pilotuak: Baztanen eta Oarsoaldean.

Tokiko ekonomia eta harreman sozialak indartzeko tresna gisa aurkezten da tokiko moneta eta Oarsoaldean hasiko den proiektu pilotuak bide eta aukera berriak zabalduko ditu arlo ekonomiko eta sozialean.


Oarsoaldea eremu anitza eta urbanoa da, berezko ezaugarriekin eta komertzio eta zerbitzu eskaintza zabalarekin. Horregatik, tokiko monetaren proiektua herri bakoitzaren ezaugarrietara egokitu beharko da, eta lan hau tokiko eragileekin elkarlanean egin nahi da hasieratik.


Datozen asteetan aurkezpen-bilerak egingo dira eskualdeko herrietan, herritarrei eta herriko eragileei proiektua aurkezteko eta parte hartzera gonbidatzeko. Momentuz, Lezon eta Errenterian egin dira aurkezpen- bilera hauek. Antolatzaileek gonbidapena luzatu diete herriko eragileei aurkezpenera joan daitezen, baita proiektuan interesa duen herritar orori ere.


📍Pasai Donibanen: urriaren 16an, 19:00etan, Juanba Berasategi aretoan.
📍 Pasai San Pedro: urriaren 23an, 19:00etan, udal aretoan.


Gizartearen Moneta elkartea


Oarsoaldea