TXALAPARTA TAILERRAK EUSKALTEGIETAN
Oarsoaldeko sei euskaltegietako ikasleek txalaparta ezagutzeko aukera izango dute Harkaitz Martinez de San Vicenteren eskutik, urriaren 19tik 29ra bitartean egingo diren tailerretan.
Oreka TXko Harkaitz Martinez de San Vicentek TXALAPARTAri buruzko tailerrak eskainiko dizkie hurrengo asteetan Oarsoaldeko sei euskaltegietako ikasleei. Saioak urriaren 19tik 29ra bitartean egingo dira.
Ikasturtero sei gai jorratzen dira Oarsoaldeko Euskara Batzordearen Mintzagun egitasmoko tailerretan. Gai bakoitzarekin tailer bana egiten da eskualdeko sei euskaltegietan. Ordu eta erdiko iraupena izan ohi dute saioek eta horien helburua gai erakargarri, berri eta gaurkotasunekoak euskaraz eskaintzea da. Hala, ikasle horien bizipenetan gai hori beti euskaraz ageriko da lehen kolpean behintzat. Edozein gai euskaraz jorra daitekeela eta ikasleak ulertzeko gai direla ohartaraztea ere helburu nagusien artean daude besteak beste.
• 2026-10-19: Oroitzene AEK Euskaltegia
Ordua: 09:30 - 11:00
• 2026-10-20: Errenteriako Udal Euskaltegia
Ordua: 16:00 - 17:30
• 2026-10-22: Xenpelar AEK (Errenteria)
Ordua: 09:30 - 11:00
• 2026-10-27: Txirrita AEK (Pasai Antxo)
Ordua: 19:00 - 20:30
• 2026-10-19: Pasaiako Udal Euskaltegia
Ordua: 10:00 - 11:30
• 2026-10-27: Intxixu AEK (Oiartzun))
Ordua: 09:30 - 11:00