Udan Oarsoaldeko turismo bulegoek ordutegia zabaldu eta informazio sarea handitu dute
Udaren etorrerarekin batera, Oarsoaldeko turismo bulegoek ordutegia zabaltzen dute uztailan eta abuztuan, eta udako informazio guneen irekierarekin zerbitzua indartzen dute.
Urte osoan irekita dauden Errenteriako eta Pasaiako bulegoek ordutegi zabalagoa izango dute abuztuaren 31ra arte: egunero 09:30etik 14:30era eta 15:30etik 18:30era emango dute arreta.
Bestalde, ekainaren 4tik irailaren 30era arte, San Marko Gotorlekua zabalik dago asteazkenetik igandera, baita jaiegunetan eta zubietan ere, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Gotorlekuaren eta bailararen historia ezagutu nahi dutenentzat bisita gidatuak doan eskaintzen dira irekita dagoen egun guztietan.
Azkenik, uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean Oiartzungo turismo-bulegoa ere irekiko da. Arizmendienea Etxe-Museoko behe solairuan kokatuta, egunero eskainiko du arreta 09:30etik 14:30era eta 15:30etik 18:30era. Horrez gain, XVII. mendeko eraikin honen historia ezagutzeko bisita gidatuak doan eskainiko dira: ostiraletan 11:00etan (euskaraz, gaztelaniaz edo frantsesez), eta larunbat eta igandeetan 10:00etan eta 12:00etan (euskaraz), eta 11:00etan eta 13:00etan (gaztelaniaz). Aurrez erreserba egitea beharrezkoa da: 943 50 89 13 telefonora deituta edo turismoaoiartzun@oarsoaldea.eus helbidera idatzita egin daiteke.
Informazio-puntu guztietan, bertakoek zein bisitariek inguruan egiteko plan, proposamen eta ideia askoren berri edo informazio pertsonalizatua jasotzeko aukera izango dute, baita eskualdeko bisita gidatu eta turismo-baliabide gehienetarako erreserbak egiteko aukera izango da ere. Errenteriako eta Pasaiako turismo bulegoetan, gainera, MUGI garraio txartel anonimoa eskuratzeko, edota anonimoa zein pertsonala kargatzeko aukera dago.
Informazio gehiagorako eta erreserbetarako:
Errenteriako turismo bulegoa
Madalen, 3
943 494 521 | turismoa@oarsoaldea.eus
Pasaiako turismo bulegoa
Donibane, 1
943 341 556 | turismoapasaia@oarsoaldea.eus
Oiartzungo turismo bulegoa
Aialde, 4
943 508 913 | turismoaoiartzun@oarsoaldea.eus
San Marko Gotorlekuko informazio puntua
943 449 638 | turismoa@errenteria.eus