Oarsoaldea eta Ingurumena

Klima-aldaketaren aurkako borrokan eta energia garbiago baterako trantsizioan oinarritutako ekintza-planak bultzatzen ditugu. Gure proiektuek hiri-mugikortasun iraunkorra eta energia-eraginkortasuneko ekimenak hartzen dituzte barne.

Ezagutu plan eta proiektu horiek nola laguntzen duten ingurumena babesten eta nola izan zaitezkeen aldaketa horren parte aktibo.

Plan de Energía y Clima

Gure eskualdeko enpresekin dugun hurbiltasuna dela eta, lan merkatuko beharrak ezagutzen ditugu eta lan eskaintzak aztertzeko aukera izango duzu.
Klima-aldaketa errealitate bat da jada, eta haren inpaktuak planetako eskualde guztietan erakusten dira, gero eta seinale multzo zabalago baten bidez. Klimaren behaketa sistematikoak ematen dituen datuak sendoak dira.
Oarsoaldeko diagnostiko energetikoan ateratako emaitzak eta ondorioak kontuan hartuta, eta Oarsoaldeko udalek, Oarsoaldeko Garapen Agentziak eta eskualdean eragina duten gainerako eragileek (GFA, Eusko Jaurlaritza, etab.) esku hartzeko dituzten gaitasun potentzialak eta errealak ezagututa, 
Oarsoaldeko Energia Plana osatu da.

50/50 PROIEKTUA

Oarsoaldeko 50x50 proiektuaren helburua kontsumoa murriztea eta eskola publikoen energia-eraginkortasuna handitzea da, ingurumen-hezkuntzaren bidez eta ikastetxeetan aurreztutakoa berrinbertituz.

SCORE

SCORE proiektuaren helburua da kostaldeko komunitateen erresilientzia indartzea klima-aldaketaren aurrean. Proiektu hau Europako mugaz gaindiko lankidetzaren esparruan garatzen da, eta kostaldeek dituzten erronkei aurre egitea du helburu, hala nola higadurari, itsas mailaren igoerari eta biodibertsitatearen galerari, naturan eta teknologia adimendunetan oinarritutako irtenbideen bidez.

Tailerren eskaintza

Bonu sozialei eta bestelako laguntzei buruzko tailer edo hitzaldi bat antolatzea nahi duzu?
Jar zaitez gurekin harremanetan!