BIZKARRA ZAINTZEN IKASTEKO TAILERRAK EUSKALTEGIETAN

Gure hezurdura, orokorrean, eta, bereziki, bizkarrezurra zaintzeko jarraibideak emango dizkie Xabier Mendiaraz kiro-praktikoak Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleei datozen hiru asteetan. “Bizkarra zaintzeko jarraibideak" izeneko tailerrak egingo dituzte maiatzaren 13tik ekainaren 4ra bitartean, Oarsoaldeko 6 euskaltegietan.
Ikasturtero sei gai jorratzen dira Oarsoaldeko Euskara Batzordearen Mintzagun egitasmoko tailerretan. Gai bakoitzarekin tailer bana egiten da eskualdeko sei euskaltegietan. Ordu eta erdiko iraupena izan ohi dute saioek eta horien helburua gai erakargarri, berri eta gaurkotasunekoak euskaraz eskaintzea da. Hala, ikasle horien bizipenetan gai hori beti euskaraz ageriko da lehen kolpean behintzat. Edozein gai euskaraz jorra daitekeela eta ikasleak ulertzeko gai direla ohartaraztea ere helburu nagusien artean daude, besteak beste.
• 2025-5-13: Txirrita AEK (Pasai Antxo)
Ordua: 18:30 - 20:00
• 2025-5-19: Xenpelar AEK (Errenteria)
Ordua: 09:00 - 10:30
• 2025-5-20: Oroitzene AEK (Lezo)
Ordua: 18:30 - 20:00
• 2025-5-21: Pasaiako Udal Euskaltegia
Ordua: 09:30 - 11:00
• 2025-5-28: Intxixu AEK (Oiartzun))
Ordua: 10:00 - 11:30
• 2025-6-04: Errenteriako Udal Euskaltegia
Ordua: 09:00 - 10:30