BONU SOZIALEAN ALDAKETAK

Bonu Sozial Elektrikoaren deskontuetan aldaketak iragarri ditu gobernuak, ehunekoak txikitzen joango direlarik datozen 12 hilabeteetan zehar.

Hauek dira hartutako erabaki zehatzak:

  • 2024ko uztailaren 1etik irailaren 30era, gaur egun indarrean dauden deskontuak mantenduko dira:
    • Kontsumitzaile kaltebera: % 65
    • Kontsumitzaile kaltebera larria: % 80
  • 2024ko urriaren 1etik abenduaren 31ra:
    • Kontsumitzaile kaltebera: % 57,5
    • Kontsumitzaile kaltebera larria: % 72,5
  • 2025eko urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra:
    • Kontsumitzaile kaltebera: % 50
    • Kontsumitzaile kaltebera larria: % 65
  • 2025eko apirilaren 1etik ekainaren 30era:
    • Kontsumitzaile kaltebera: % 42,5
    • Kontsumitzaile kaltebera larria: % 57,5

 

Bonu Sozialaren onuradun izan zaitezkeela uste baduzu edo energiarekin lotutako edozein gairi buruzko informazioa eta arreta pertsonalizatua jaso nahi badituzu, jar zaitez Oarsoaldeko Energia Bulegoarekin harremanetan.

 

Asteartetik ostiralera: Olibet 6, 20100 Errenteria.

Astelehenetan: Mendiburu kalea 3, 20180 Oiartzun.

943 344 160

energia@oarsoaldea.eus