EUSKAL DANTZARI BURUZKO TAILERRAK EUSKALTEGIETAN

Axuri Beltza kultur elkartekoek ohikoen diren dantza pausoak irakatsiko dizkiete Oarsoaldeko euskategietako ikasleei, maiatzaren 22tik 30era bitartean.

Euskal Herriko jai edo festetan ohikoen diren dantza pausoak irakatsiko dizkiete Axuri Beltza kultur elkartekoek Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleei datozen bi asteetan. “Euskal dantzen oinarrizko tailerra” izeneko tailerrak emango dituzte, maiatzaren 22tik 30era bitartean, Oarsoaldeko 6 euskaltegietan.

 

Ikasturtero sei gai jorratzen dira Oarsoaldeko Euskara Batzordearen Mintzagun egitasmoko tailerretan. Gai bakoitzarekin tailer bana egiten da eskualdeko sei euskaltegietan. Ordu eta erdiko iraupena izan ohi dute saioek eta horien helburua gai erakargarri, berri eta gaurkotasunekoak euskaraz eskaintzea da. Hala, ikasle horien bizipenetan gai hori beti euskaraz ageriko da lehen kolpean behintzat.  Edozein gai euskaraz jorra daitekeela eta ikasleak ulertzeko gai direla ohartaraztea ere helburu nagusien artean daude besteak beste.

 

Hona hemen Oarsoaldeko euskaltegien zerrenda:

  • 2023-5-22: Oroitzene AEK (Lezo)
    Ordua: 17:30 - 19:00
  • 2023-5-23: Intxixu AEK (Oiartzun))
    Ordua: 18:15 - 19:45
  • 2023-5-25: Txirrita AEK (Pasai Antxo)
    Ordua:  19:00 - 20:30
  • 2023-5-25: Pasaiako Udal Euskaltegia
    Ordua: 09:30 - 11:00
  • 2023-5-29: Xenpelar AEK (Errenteria)
    Ordua: 18:30 - 20:00
  • 2023-5-30: Errenteriako Udal Euskaltegia
    Ordua: 09:00 - 10:30